Idiazabalgo jaietako bola lehiaketa Jesus Moralesek irabazi du
48 bolarik parte hartu dute San Blas sarian.
Idiazabalgo Igarondo bolatokian gaur goizean jokatu da San Blas jaietako lehiaketa. 48 bolarik bota dute, eta berdinketa hirukoitza gertatu da lehen posturako. Jesus Morales zarauztarrak irabazi du (36 birla), bigarren Josu Lazkano donostiarra (36) eta hirugarren Itoitz Alustiza zeraindarra (36) geratu dira. Aurreneko zazpiek zeuzkaten sariak, eta gainerako postuak Sergio Aristik (35), Txema Fernandezek (34), Jose Antonio Unanuek (34) eta Patxi Loreak (34) hartu dituzte.
Gazteen arrean, Iñaki Aldasorok irabazi du lehen saria, bigarren Orhi Altzelai eta hirugarren Oier Galparsoro izan dira. Emakumeetan, lehena Nekane Etxeberria (34) eta bigarren Arantxa Albeniz (27) sailkatu dira.
Bihar, igandea, Gipuzkoako Binakako Txapelketako finala Segurako Txoritegi bolatokian jokatuko da, 10:00etatik aurrera. Gizonezkoen hamar bikotek (tartean hiru goierritarrak) eta emakumezkoen lauk (bat bailarakoa) botake dute.