Pentsiodunen borrokarekin bat egin dute 62 lagunek Lazkaon
Astelehenean Ordizian egingo dute elkarretaratzea. Hainbat herritan sinadura bilketak egiten ari dira.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/pentsiodunak_lazkaon.jpg)
62 lagun elkartu dira Lazkaon Goierriko pentsiodunek egindako elkarretaratzean. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin bat eginda, sinadura bilketa egiten ari dira Gasteizko Legebiltzarrean Pentsioak Osatzeko Euskal Sistema bat ezartzeko Herri Ekimen Legegile (HEL) bat aurrera ateratzeko. Besteak beste, EAEn gutxieneko pentsioa Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin (1.134 euro) parekatzeko erabakia hartu dezaten exijitu nahi dute. Hurrengo elkarretaratzea datorren astelehenean, hilak 17, egingo dute Ordizian, goizeko 11:00etan.