'The Mountain Family' izeneko liburuak azken 50 urteotan mendian gertatuko da hainbat pasarte ditu oinarrian. Legazpin martxoaren 20an aurkeztuko du.
Txusma Perez Azazeta (Legazpi, 1958) mendizale eta idazlearen azken liburua iristear da Euskal Herriko liburu-dendetara:
The Mountain Family.
Euskal Mendizale Federazioko zuzendari tekniko izan zen eta 2020ko abenduan hil zen
Antxon Burcio herrikideari omen egin nahi izan dio lan honekin Perez Azazetak, azken 50 urteotan mendian gertatuko hainbat pasarte gogora ekarriz hainbat kolaboratzaileren laguntzaz.
Hainbat izan dira liburuan parte hartu dutenak: Gregorio Ariz, Maribel Armendariz, Adolfo Madinabeitia, Iñaki Andreu, Casimiro Bengoechea, Jesús M. Sanchez Dehesa, Rafel Vidaller, Carlos Carracedo, Ramon Malkorra, Edu Viñuales, Kepa Lizarraga, Aitor Casado, Elena Sagaseta de Ilurdoz eta Saioa Cartel Perez, besteak beste.
Liburuko marrazkiak Ane Cartek egin ditu, azala Txakel legazpiarrak eta maketazio lanak Cesar Barbak.
Legazpin martxoaren 20an aurkeztuko du liburua Perez Azazetak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/family-perez-azazeta-1200x1200.jpg)
Liburuaren azala, albiste hau ilustratzeko argazki nagusia izkin batean duela.Txusma Perez Azazeta
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/family-perez-azazeta-2-1200x1200.jpg)
Liburuaren pasarteetako bat, Zegama-Aizkorriri eskainia.Txusma Perez Azazeta