Inauteriak ospatu ditu Zeraingo herri eskolak

Inauterietako ospakizuna egin zuten atzo arratsaldean herri eskolako haur, irakasle eta gurasoek Zerainen. Urtero bezala gai baten inguruko mozorroak jantzi zituzten soinean herri eskolako ikasleek. Aurten, Liburuak musikatuz haurrentzako ipuin musikatuen bildumako Eskolopendra ipuinean oinarritu dituzte mozorroak. Eskolopendra Mikel Martinez eta Eva Ugalde konpositore gipuzkoarren lanetako bat da eta ehunzango baten istorioa kontatzen du.
15:00etan kalejiran abiatu ziren eskolatik eta elizan antzerki emanaldia egin zuten, gero. Plazan musikaz gozatzeko aukera izan zuten eta amaitzeko, merienda eskaini zieten Liztormendi elkartean.