Eskolarteko txirrindularien VII. proba antolatu du larunbaterako Elkartu Nahik
Andoain eta Goierri arteko txirrindularitza eskoletako 60 bat txirrindularik hartuko dute parte larunbateko proban.

Zegamako Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak antolatuta, eskolarteko txirrindularien 7. lasterketak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean. Lasterketak kimu eta haurren mailetan jokatuko dira eta benjaminek, lehiaketatik kanpo bizikleta proba egiteko aukera izango dute. Lasterketa eta probei 16:30ean emango diete hasiera, baina aurretik, 16:00etan Zegamako eskolako aurrek ibilbidea probatzeko aukera izango dute. Ibilbide zirkularra osatu beharko dute plazan hasi eta amaituko dena. Andoain eta Goierri arteko txirrindu eskoletako 60 bat txirrindularik hartuko dute parte.