Dominika txabola erabiltzeko egutegia kaleratu du Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak
Urtarrileko lehenengo hamabostaldian zegamarrek izango dute txabola erabiltzeko aukera eta bigarrenean idiazabaldarrek.
Oltzeko bazkalekuko Dominika txabola su egurrez hornitzeko auzolana, artxiboko irudian.Hitza Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak Dominika txabola erabiltzeko egutegi berria jakinarazi du. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa sei udalerrik osatzen dute, Goierriko lauk eta Arabako bik: Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain; eta Asparrena eta Donemiliaga. Herri bakoitzak hamabost eguneko epean erabil dezake, urtean lau alditan, 2012tik. Egutegiaren arabera, urtarrileko lehenengo hamabostaldia Zegamari egokitu zaio eta bigarrena, Idiazabali.
Ikusi 2026ko egutegia osorik, jarraian:















