Kotxe elektrikoarentzako karga ordaindu egin beharko da aurrerantzean
Idiazabalgo Udalak 2024an jarri zuen karga puntu elektriko publikoa. Orain arte doakoa izan da; baina aurrerantzean ordaindu egin beharko da.
Idiazabalgo karga puntu elektrikoa.Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, kotxe elektrikoentzako karga ordaindu egin beharko da aurrerantzean. Udalak 2024ean instalatu zuen karga puntu elektriko publikoa. Orain arte doako zerbitzu izan bada ere, urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu egin behako da. Ordaindu beharreko tarifa 0,25 € / Kw orduko izango da.
Kotxe elektrikoa kargatzeko tokian kotxea kargatzeko bakarrik aparkatu daitekeela gogorarazi du, bestalde. Gainera, kotxea kargatzeko gehienezko denbora 4 ordukoa izango da egunean zehar; gauez 22:00etatik 7:30ak arte utzi ahal izango da. Kargatzea Zunder izeneko aplikazio sistemaren bidez egingo da.












