Gabon Kopa txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean Ederrena pilotalekuan
Igandean, 10:30etik aurrera, Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Ederrena pilotalekuan.
B finalei dagokienez, aurrebenjamin mailan Barkero eta Fernandez; Madina, Goitia eta Mendizabalen aurka arituko dira. Benjamin mailan, Pueyok eta Guineak, Tenarekin eta Asurabarrenarekin neurtuko dituzte indarrak. Kimu mailan, Erostarbek eta Burgosek; Pau, Romero eta Uriarteren aurka jokatuko dute.
A finalei dagokienez, aurrebenjamin mailan Barrosok, Garciak eta Morenok; Guinea eta Ianen aurka jokatuko dute. Benjamin mailan, Mantxolak eta Salegik Zabalo eta Aquilesekin neurtuko dituzte indarrak. Kimu mailan, Madinak eta Goitiak, Telleriaren eta Muruaren aurka jokatuko dute. Haur mailan, Pablok eta Markelek; Urretabizkaiaren eta Gorostidiren aurka jokatuko dute. Bukatzeko, kadete mailako finalean, Aratz Garmendiak eta Unai Beristainek, Amets Izagirreren eta Eneko Estensororen aurka jokatuko dute.













