Pilota jaialdia dute igandean Ataunen
Ataungo pilota eskolako neska-mutilek bi partida jokatu dituzte aurrena, eta segidan Binakako B Serie txapelketaren partida bat izango da, Zubizarreta III.a eta Senar aurkari direla.
Ataungo pilota jaialdiaren bukaeran ateratako talde argazkia. GITB Datorren igandean, urtarrilaren 4an, pilota jaialdia bat jokatuko da Ataungo Auzoeta udal pilotalekuan.
Lehendabizi Ataungo pilota eskolako haurrek neurtuko dituzte indarrak, 18:30ean hasita. Alebin mailan, pilota goxoarekin, Intza Labaka eta Beñat Albisu Ekain Iglesiasen eta Joan Olaizolaren aurka ariko dira nor baino nor. Infantil mailan, pilota mistoarekin, Aiur Arratibelek eta Aretz Aldasorok Amets Olaizolaren eta Egoi Zabaletaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Bi partida horien ondoren, Binakako B Serieko txapelketako partida bat jokatuko da, tartean bi ataundar direla. Zubizarreta III.a eta Aranguren Senarren eta Ugartemendiaren aurka ariko dira.
Sarrerak Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetan, eta Errotaundi okindegian daude salgai 15 euroan. Internet bidez ere eros daitezke.













