San Blas jaietako pilota jaialdirako sarrerak salgai
Aurreko eta atzeko koadroetako eserlekuetako sarreren aurre-salmenta gaur jarriko dute martxan Internetez.
Urtarrilaren 31n Eskuz binakako txapelketaren A eta B serieetako pilota partidak jokatu dira Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. B seriean Dario-Loza eta Peña II.a-Salaberri ariko dira aurrez aurre, eta A seriean Jaka-Iztueta eta Peio Etxeberria-Rezusta.
Aurreko eta atzeko koadroetako eserlekuetako sarreren aurre-salmenta gaur goizean hasiko da Internet bidez. Gainerako eserlekuetarako aurre-salmenta urtarrilaren 13an eta 14an izango da, 14:30etik 16:30era, Idiazabalgo udaletxean.
Saldu gabe geratzen diren sarrerak Internetez eta partida egunean bertan erosi ahal izango dira.













