Ainhoa ileapaindegia, Xanu eta Leire SH, Lazkaoko erakusleiho lehiaketan sarituak
Lazkaon, 11. edizioa bete du erakusleiho lehiaketak. Lazkaoko Udala Lazkaok arrakastaz ospatu du erakusleiho lehiaketaren 11. edizioa. Aurten, guztira, herriko 20 establezimenduk hartu dute parte ekimen honetan, “Gabon garaian, tokiko merkataritza dinamizatu eta herriko kaleei kolorea eta bizia emateko” helburuz. Herritarren erantzuna ere “bikaina” izan da: 914 bozka jaso dira.
Aurtengo edizioko erakusleiho irabazleak honako hauek izan dira:
- 1. saria: Ainhoa ileapaindegia
- 2. saria: Xanu arropa denda
- 3. saria: Leire SH arropa denda
Bozketan parte hartu duten herritarren artean ere zozketa egin da, eta honako sariak banatu dira:
- 300 euroko saria: Maite Garmendia
- 100 euroko lau sari: Benita Goiburu, Ane Irastortza, Ekain Arruabarrena eta Nekane Aiestaran
Sari banaketa ekitaldian, Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainek bereziki eskertu nahi izan zuen bertako merkataritzaren ahalegina eta inplikazioa: “Eskerrik asko gure kaleak apaintzeagatik eta Lazkaori edertasuna eta poza emateagatik. Zailtasunak izan arren, egunero ateak ireki eta irri bat eskaintzen duzue, zuen onena emanez. Lazkao ez litzateke bera izango zuek gabe. Lehiaketaren helburua da herritarrek bertako merkataritza ezagutzea eta balioan jartzea. Jarrai dezagun bide honetatik, Lazkao hobeago bat eraikiz.”
Lazkaoko Udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei, eta Gabon hauetan ere herriko merkataritzan erosketak egitera animatzen du herritar oro.













