Banatu dituzte Gabonetako lehiaketetako sariak Idiazabalen
Lizar Biguri, Elene Dorronsoro eta Nora Dorronsorok irabazi dituzte Gabonetako sorkuntza lehiaketako sariak, adinka. Leiho eta balkoi dotoreneen lehiaketan, Kontsu Unanue, Ion Ander Cuadrado eta Susana Alonso izan dira sarituak.
Gabonetako lehiaketetako sarituen taldeko argazkia gaur eguerdian, Idiazabalen. Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Udalak Gabonetako sorkuntza lanen eta balkoi eta leihoak atontzeko lehiaketen sariak banatu ditu gaur eguerdian. Aurtengoa seigarren edizioa izan da eta urtero bezala kategoria ezberdinetan sailkatuta banatu dituzte sariak.
Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketan, 22 lan aurkeztu dituzte guztira, eskulan eta bertso formatuan. Haurrei zuzendutako hiru kategoriatan banatu da lehiaketa: A kategoria, HH2-LH2; B kategoria, LH3-LH5 eta D kategoria, LH6tik aurrera. Gaztetxoenen kategorian, Lizar Biguri Aperribai izan da irabazlea; B kategorian, Elene Dorronsoro Imaz eta helduagoenean, Nora Dorronsoro Imaz.
Lehendabiziko sariez gain, kategoria bakoitzean beste bi sariren zozketa ere egin dute. A kategorian, Haizea Imaz Agirrezabala eta Erik Murillo Fernandez izan dira zortedunak. B kategorian, berriz, Aetz Urrestarazu Prados eta Paule Albisu Garcia eta Beñat Galarraga Otamendi eta Eñaut Oiarbide Usaola bikoteak. Amaitzeko, D kategorian Carla Hernandez Alonsok eta Irati Galarraga Otamendik ere jaso dute saria.
Leihorik ederrenak
Ohitura den bezala, Gabonetako sorkuntza lehiaketarekin batera, herriko balkoi, leiho eta baserri inguru dotoreenak saritzeko lehiaketa ere deitu du Idiazabalgo Udalak. Aurten, 5 proposamen aurkeztu dituzte eta epaimahaiak ondorengoak saritu ditu: Kontsu Unanue Imaz, Ion Ander Cuadrado eta Susana Alonso Tojo.
Bi lehiaketetako saritu guztiek diploma bana jaso zuten opari, baita herriko dendetan gastatzeko bonuak ere.













