Beasaindik iritsi dira Goierrira erregeak
Haurrek idatzitako gutunak jaso dituzte hiru errege magoek Loinazko San Martin plazan. Bederatzi herritan egingo dituzte desfileak.
Meltxor erregea haur bati bostekoa ematen.Laida Goiburu Meltxor, Gaspar eta Baltasar hiru errege magoak Beasaindik iritsi dira Goierrira goizean. Eguerdian Loinazko San Martin plazan haurrek idatzitako gutunak jaso dituzte. Iluntzean eskualdeko bederatzi herritan egingo dituzte desfileak eta harrerak, jai giroan eta goxokiak banatzen dituzten bitartean. Gabonen azken txanparen iragarle da errege magoen etorrera. Haiek joatean, biharko egunarekin batera, Gabonak ere amaituko dira.













