Goierriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzeak deitu ditu AEBen Venezuelaren aurkako erasoak salatzeko
Ordizian Arboledan elkartuko dira, 17:30ean, eta Legazpin Paso Txominen, 19:30ean.
Goierriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzeak deitu ditu gaurko eskualdeko bi herritan, AEBek Venezuelaren aurka egin dituen azken erasoak salatzeko. “Venezuelan AEBtako gobernua egiten ari den erasoa oso larria da, mundu mailan aurrerapauso izugarria da inperialismoaren gordintze prozesuan”, agertu dute. Erasoak salatzeko eta Venezuelako herri langileari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak Ordiziako Arboledan, 17:30ean, eta Legazpiko Paso Txominen 19:30ean izango dira.













