Errege Magoak, Argixao adinekoen egoitzan
Errege Magoek Argixao adinekoen egoitza bisitatu dute gaur arratsaldean, Antxiñako Ama txistulari taldeak eta alderdi guztietako ordezkariek lagunduta. Erregeek opariak egin dizkiete egoiliarrei. Ondoren, kabalgata prestatzera joan dira. Kabalgata 19:30ean abiatuko da, mertzedarien elizaren ondotik.














