Adin Etxeren ikus-entzunezkoa, hilaren 19an
Adin Etxe jubilatu elkarteko hainbat kide iaz; elkartearen 25. urteurreneko ekitaldietako batean. Adin Etxe Urte guztian zehar egindako ekitaldien ikus-entzunezkoa prestatu dute, aurten ere Adin Etxe jubilatuen elkarteko kideek. Urtarrilaren 19an, 16:30ean izango da ikustaldia, Guraso elkartean. 2024an zehar antolatutako ekitaldi eta irteeretako irudiak eskainiko dituzte, eta ondoren mokadutxoa egiteko aukera izango da. Herritar guztientzako irekitako saioa izango da.













