Baserri bizitza hizpide izango dute Arriarango Intxaurpe elkartean
Urtarrilaren 17an mahai-inguru bat egingo dute hiru ekoizlerekin, eta ondoren bazkaria baserritar-ekoizleen produktuekin.
Arriarango Intxaurpe elkarteak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin, kultur ekitaldi bat antolatu du urtarrilaren 17rako. Baserri bizitza edo bizimodua izango dituzte hizpide eguerdian izango den saioan. Baserritik bizitzea lehen eta orain. Arriarandik sortzen du izena ekitaldiak.
12:00etan hasiko da. Iker Sanchok sarrera historikoa aurkeztuko die bertaratzen direnei. Ondoren, belaunaldien arteko mahai ingurua izango da. Marixabel Urdangarinek gidatuko du mahai inguru hori, eta Aitor Urdangarin (Saltsamendi, Arriaran), Gregorio Eguren (Zabalondo, Arriaran) eta Aitor Aranburu (Anbu, Olaberria) izango dira hizlariak. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute baserritar-hizlarien produktuekin. Bazkarirako izena eman behar da; urtarrilaren 14a da azken eguna horretarako. Prezioa 20 eurokoa da













