Belaguan erraketekin ibiltzeko irteera antolatu du Aizkorrik
Irteera urtarrilaren 17an izango da, baina izena emateko azken eguna gaur da.
Aizkorri Mendizale Elkarteak 2026ko lehen irteera Belaguara egingo du, elur-erraketekin. Urtarrilaren 17an izango da. Beasaingo Gipuzkoa plazatik 07:00etan aterako dira. Interesa dutenek izena eman behar dute; gaur da azken eguna horretarako, elkartearen egoitzan 19:00etatatik 20:00etara, 616 310 535 zenbakira deituta edo mendia@aizkorrime.eus helbide elektronikora idatzita.













