‘Oasia’ Zaldibiako lehen gala magikoa, ostiralean ikusgai
Ibon Etxabe 'Ibon Magoa' zaldibiarra izango da bi magoetako bat.
Magia zaleek plan ezin hobea dute astebururako Zaldibian: aurreneko gala magikoa. Ez da berezia izango soilik aurrenekoa delako, baizik eta herritarrek beste herritar bat oholtzan ikusteko aukera izango dutelako. Bi magok parte hartuko dute, Permagic-ek eta Ibon Magoak. Azken hori zaldibiarra da, betidanik izan du magiarekiko zaletasuna eta urte hauetan guztietan ikasitakoa herriari erakusteko aukera izango du ostiralean, Zaldibiako Herri aAntzokian.
Ikuskizuna gaueko 22:30ean hasiko bada ere, ordu erdi lehenago zabalduko dituzte antzokiko ateak, herritarrek beren eserlekua lor dezaten. Izan ere, sarrera doan izango da, eta edonork izango du bertaratzeko aukera, baldin eta adinez nagusia bada, helduei bideraturiko magia saio berezia izango delako.













