Ostadarren entsegu irekiak inauteri herrikoirako
Astearteetan egingo dituzte saioak Oriamendi kaleko lokalean. Herritarrei eta dantzazaleei egin diete parte hartzeko deia.
Ostadar dantza taldearen herri inauteria, orain bi urte. Ariane Vierbücher Ostadar dantza taldeak asteartean hasiko ditu Beasaingo inauteri herrikoirako entsegu irekiak. Inauteri larunbatean egin ohi den dantza-desfile herrikoia otsailaren 14an izango da. Herritarrak zein dantzazale guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta horretarako entsegu irekiak egingo dituzte Oriamendi kaleko 10 zenbakian, Ostadarren lokalean, astearteetan 18:00etatik 19:00etara.













