Aurretiazko borondateei buruzko hitzaldiak, Zerainen
Antolar jubilatu elkarteak antolatu ditu hitzaldiak, herritar guztiei irekita.
Zeraindarrek herrian bertan aurretiazko borondateen dokumentua egiteko aukerari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Antolar jubilatu elkarteak biharko eta hilaren 27rako. Hitzaldiok 11:00etan izango dira kultur etxean, Ana Mendinueta Zeraingo sendagileak eta Judith Badiola erizainak gidatuta eta gaiarekiko interesa duten herritar guztientzat irekia.













