Beasaingo Odriozola eta Urretxuko Rico, gaueko guardiako farmaziak
Beasaingo Kale Nagusian dago lehena eta Urretxuko Labeaga kalean bigarrena. 22:00etatik 09:00etara emango dute zerbitzua egunero.
Igor Odrizola farmazia, Beasaingo Kale Nagusiko 16. zenbakian.Hitza Urtea aldatzearekin batera, izendatu dituzte Goierri beheko eta garaiko gaueko guardiako farmaziak.
Goierri behean, Beasaingo Odriozola farmaziak emango du gaueko zerbitzua, Kale Nagusiko 16. zenbakian (943 880152).
Goierri garaian, Urretxuko Rico farmaziak egingo ditu guardia lanak gauean, Labeaga kaleko 60. zenbakian (943 720521).
Bi farmaziok 22:00etatik 09:00etara emango dute zerbitzua egunero. Eguneko guardiako farmaziak egunero aldatzen dira, hainbat farmaziaren artean txandak eginez, 09:00etatik 22:00etarako ordutegiarekin.













