Urolako nesken lehen taldea, Ohorezko Erregional Mailako liderra
Urolako nesken talde nagusiak ezin hobeto hasi du urtea: larunbatean Oñatin lortutako garaipenari esker (1-2) sailkapeneko lehen postuan dira, lehen itzulia amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean. Debagoiena Bailararen aurkako partidan markagailua irauli behar izan zuten. Hamar minututan egin zuten, Emely Valladaresek sartutako bi golei esker. Gainera, bi gol hauekin –denera 13 sartu ditu 14 partidetan– Urolako aurrelaria mailako onena da.
Mutilei dagokienez, meritu handiko puntua lortu dute, Real Union B liderraren aurka bana berdinduta. Partida hasi eta berehala, Mikel Zubizarretak aurreratu ditu Urretxu-Zumarragakoak, baina ezin izan diote abantailari eutsi. Emaitza horrekin, Mikel Imazenak hamaikagarrenak dira sailkapenean 15 punturekin.













