'Urchin', Goieniz zineklubaren urteko lehen filma
Hilabete bakoitzeko bi asteartetan programatzen ditu filmak zineklubak Beasaingo Usurbe antzokian.
'Urchin' filmaren fotograma bat. Hitza Bihar, urtarrilak 13, proiektatuko du Goieniz zineklubak 2026ko lehen filma Beasaingo Usurbe antzokian, 20:15ean: Urchin. Bertsio originalean emango dute gaztelerazko azpitituluekin.
Hilabete bakoitzeko bi asteartetan programatzen ditu filmak Goierri beheko zineklubak. Hurrengoa La doncella del lago izango da, urtarrilaren 27an (20:15).













