Adosen Binakako Txapelketako kanporaketa, Zerainen
Igandean jokatuko dira pilota partidak Gurea frontoian. Aurretik, pilota eskolako nesken partidak jokatuko dira.
Zeraingo pilota eskolako neskak, Gurea frontoian. Artxiboko irudia.Mikel Albisu Ados pilota klubak antolatutako Binakako pilota txapelketako kanporaketetako bat jokatuko da igandean Zerainen, 18:00etan. Arruti-Alberro, Arratibel-Etxeberriaren aurka arituko dira promozio mailako partidan, hasteko. Ondoren, Aranburu-Mendiburuk eta R.L. Mujika-O.R. Larramendik neurtuko dituzte indarrak profesional mailako partida nagusian. Aurretik, 17:00etan Ados pilota eskolako nesken pilota partiduak jokatuko dira Gurea pilotalekuan.
Euskal Herriko mailako emakumeen binakako txapelketa abenduaren 27an abiatu zen Larraintzarren (Nafarroa) eta Azpeitian jokatuko da finala martxoaren 28an. 20 pilotarik hartuko dute parte guztira; sei bikote arituko dira Lehen Mailan eta lau Promoziokoan. Hiru hilabetetan kanporaketak jokatuko dituzte herriz herri.













