Bengo eta Esanezin, urtarrilaren 23an Zaldibian
Sarrerak Karreane kultur etxean daude salgai, 12 euroan. Egunean bertan 15 euro balioko du.
ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturalak dagoeneko itxita du hurrengo hitzordu berezia. Oraingoan, beste bi musikari gonbidatu dituzte herriko antzokira, urtarrilaren 23an: Bengo eta Esanezin. Ate irekiera 22:00etan izango da eta Esanezinen txanda izango da aurrena. Sarrerak salgai daude kultur etxean, 12 euroan.














