Euskal dantzen ikastaroan izen ematea irekita, Ezkion
Euskal dantzen ikastaroa antolatu dute Ezkion datozen hilabeteetarako. Ikastaroa gazteei zein helduei zuzenduta dago, hau da, 2016an edo lehenago jaio diren guztientzat. Klaseak Ezkioko udaletxean emango dira eta eguna eta ordua izena ematen dutenen artean adostuko da. 18 urtera bitartekoek 15 euro ordaindu beharko dute hilean eta gainontzekoek 20 euro. Izen ematea irekita dago eta herriko whatsapp taldean zabaldutako galdetegia bete behar da.













