Mus txapelketako kanporaketa, Ormaiztegin
Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da ostiralean, hilak 16, Ormaiztegin. Murua tabernan jokatuko da kanporaketa, 21:00etan hasita. Ohi bezala, izen ematea 20 eurokoa izango da bikote bakoitzeko. Egunean bertan egin beharko da izen ematea, kanporaketa hasi baino lehen. Herriz herrikako kanporaketak otsailaren 22ra bitartean jokatuko dira; herrialdeetako finalak, martxoaren 7an izango dira, Gipuzkoaren kasuan Antzuolan eta finala martxoaren 28an Amasa-Villabonan.













