Odol ateraldiak ostiral honetan, Zegaman
Zegamako Odol Emaileak taldeak jakitera eman duenez, odol ateraldiak egingo dituzte ostiral honetan. Ateraldiak Etxeraiako 1.A solairuan izango dira, 17:30etik 20:30era. Hitzordua eskatzeko 943 00 78 84 zenbakira deitu edo gotatanta.eus web gunean eskaera egin behar da.













