Oskar Matuteren hitzaldia, ostiralean Lazkaoko Arerian
'Gorrotoaren eta autoritarismoaren aurrean: erantzun antifaxista Euskal Herritik' lemapean egingo du hitzaldia EH Bilduren diputatuak.
Oskar Matute EH Bilduren Espainiako Kongresuko diputatuak solasaldia egingo du ostiralean, 18:30ean, Lazkaoko Areria aretoan. Autoritarismoaren zein antifaxismoaren gaia izango ditu hizpide, Gorrotoaren eta autoritarismoaren aurrean: erantzun antifaxista Euskal Herritik lelopean egingo duen hitzartzean. Lazkaoko EH Bilduk antolatutako ekimena da.














