Goierriko turismo eskaintza, Madrilen
Goitur Goierriko turismo agentziak eskualdeko eskaintza eramango du Fitur Nazioarteko Turismo Azokara, urtarrilaren 21etik 25era.
Goiturreko Ion Ubide teknikaria eta NIko Osinalde zuzendaria.Goitur Goierriko turismo eskaintza eramango du Goitur Goierriko turismo agentziak Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo Azokara, urtarrilaren 21etik 25era. Euskadiko postuan egongo da eskualdeko informazioa eskuragai. 30. urtea da Goierri eskualdearen turismo eskaintza Fiturrera eramaten dutela. Euskadi hiru sailetan banatu dute: hiriburuak, touring-a eta informazio orokorra. Eta Goierrik hiru atal horietan du presentzia.
Alde batetik, hiriburuen produktuaren barne eta Donostia turismoko bazkide izanik, haren aukera turistikoaren barne azalduko da Goierri. Bestetik, Euskadi touring deituriko postuan, Goierriko jatetxe, alojamendu, museo, errekurtso eta produktu turistiko guztiak ezagutu ahal izango dira Qr kodekin osaturiko Goierriko gida berriaren bidez. Eta azkenik, informazio orokorraren mahaian Goierri Gastronomika egitasmo osoaren informazioa ere azaltzen da Euskadi Gastronomika gidan, eskualdeko jatetxe, lehen sektoreko ekoizleak, komertzio desberdinak eta produktu gastronomikoak bertan azaltzen direlarik. Basque Highlands mapa ere, Goierriko mendiko proba eta ibilbide desberdinak biltzen dituen mapa, naturari buruzko mahaian egongo da eskuragai, Euskadiko eskaintza orokorrarekin batera.
Goiturrek azaldu duenez, “HTA Helmuga Turistiko Adimenduna egitasmoaren barruan eta bi urtez behin gainditu beharreko auditoria pasatu ondoren”, ziurtagiri berria jasoko du agentziak urtarrilaren 22an.













