Urretxu-Azkoitia errepidea, harriek estalita leherketa baten ondorioz
Urretxu eta Azkoitia lotzen dituen GI-631 errepidea itxi egin dute, errepidea zabaltzeko egiten ari diren obretako leherketa baten ondoren. 13:15eak aldera, leherketaren ondorioz, lurrak eta harriek errepidea estali dute eta errekaraino ere heldu dira. Trafikoa moztuta zegoenez, ez da giza kalterik egon.













