Urola Eskubaloi Klubeko gizonezkoen gazte mailako taldea Euskal Ligara igo da
Urola Eskubaloi Klubeko gizonezkoen gazte mailako taldeak Gipuzkoako liga irabazi zuen joan zen astean eta asteburu honetan Euskal Ligara igotzeko jokatu du, Zumarragako kiroldegian. Igoera fasea Urola Antonio Aranzadi, Trapagaran Sestao, Escolapios eta Baigene Corazonistas taldeek jokatu dute. Urolak hiru partidak irabazi ditu eta, horrenbestez, Euskal Ligara igotzea lortu du.














