Otso irakurleen hurrengo saioa bihar, Mikel Urdangarinekin
Hilabeteko azken asteazkenero bezala, Ataungo udal liburutegian elkartuko dira, 19:00etan,
Ataungo Otso Irakurleen taldea, iazko saioetako batean.Joxe Begiristain Hilabeteko azken asteazkenetan elkartzen dira beti Ataungo Otso Irakurleak taldeko kideak, irakurritakoaren inguruan hausnartzeko eta bertaratzen direnen artean analisiak amankomunean jartzeko. Zentzu horretan, urteko aurreneko saioa izango dute gaur, asteazkena, urtarrilak 28, 2026a hasi denetik aurrenekoa. Ohi bezala, arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal Liburutegian eta oraingoan, Mikel Urdangarin Irastortzaren Gizaberetxoak gara liburua izango dute hizketagai. Gainera, idazlea bera ere solasaldian izango da, eta berarekin batera gidatuko dute saioa. Irakurzaletasuna duen zein interesa izan dezakeen herritar orori luzatu diete bertaratzeko gonbita.












