Ondo aparkatzeko kanpaina jarri du martxan Ormaiztegiko Udalak
Ertzaintzak jarraipena egingo du datozen astetan.
Autoak Ormaiztegiko sarrera-irteeran.Josune Zarandona Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, kexa asko jasotzen ditu ibilgailuen aparkaleku okerraren inguruan. Arau hauste gehienak garajeen aurrean eta espaloien edo zebrabideen gainean aparkatzeagatik egiten dira, oinezkoen pasabidea oztopatuz.
Hori dela eta, Ertzaintzak kontrol eta zaintza kanpaina bat egingo du datozen asteetan Ormaiztegin. Lehenengo fasean, gaizki aparkatutako autoetan abisuak jarriko ditu, eta abisu horiek ez dute isunik ekarriko, berrerortze kasuetan izan ezik.
Herritarren parte hartzeari deia egin diote udaletik “denon kolaborazioarekin egoera hobetzea espero dugu, kanpaina haratago eraman beharrik gabe”, amaitu dute.












