Urak beratua, festak goratua
Mozorro egun euritsua ospatzen ari dira idiazabaldarra, San Blas aietako asteburu luzearen muinean.
Idiazabalen modorro eguna dute gaur, San Blas jaien barruan. Euria gogotik egin du egun guztian, eta baldintzatu du kaleko giroa eta egona. Aterpeak bilatu behar izan dituzte, bai frontoi zaharrekoa, bai plazakoa, bai tabernen abaroa.
Eguerdian hasi dira kuadrillak eta lagun taldeak kalera irteten, txarangak alaituta. Goitibehera jaitsiera ere jokatu da, atzerapen nabarmenarekin hasita. Igarondoko bolatokian, San Blas Bola Txapelketa Andoni Berasategi herritarrak irabazi du (33+18+9), kitarakoan Garbiñe Alustiza (33+18+8), Juanjo Aizpeolea (33+17+10) eta Egoitz Berasategi (33+17+9) gaindituta. Lehen zazpi bolariek jaso dituzte sariak. emakumeetan, Garbiñe Alustiza izan da onena (33), eta Nekane Etxeberria bigarrena (24). Gazteen saria Iñaki Aldasoro idiazabaldarrak eskuratu du (25). 35 bolarik parte hartu dute.
Arratsaldean, Igarondo pilotalekuan profesionalen pilota partidak hartu du arreta. B Serieko Binakako Txapelketako ligaxkan, Agirre (Peña II.aren ordez)-Salaverri II.ak 10 eta 22 galdu dute Dario-Lozaren aurka. Partida nagusian, A Serieko Binakakoan, ezustekorik ez da izan; Jaka-Iztueta 22 eta 12 nagusitu zaizkie Pełło Etxeberria-Rezustari.














