Idiazabalgo pilotari gazteek erakustaldia egin dute
Jokalariek maila ona erakutsi dute kantxan, eta argi utzi dute herriko pilota eskolak harrobi sendoa duela.
Urtero legez, Idiazabalgo pilota eskolako haurrek San Blas pilota jaialdia jokatu dute gaur arratsaldean Igarondo pilotalekuan. 16:30ean hasita, denera zazpi partida ikusi ahal izan dira, adin eta maila desberdinetako pilotarien parte-hartzearekin. Jokalariek maila ona erakutsi dute kantxan, eta argi utzi dute herriko pilota eskolak harrobi sendoa duela. Pilotalekua giro paregabez bete da, familiek eta zaletuek harmailetatik etengabe animatu baitituzte pilotari gazteak.
PARTIDUEN EMAITZAK:
- Aurrebenjaminak (2018)
Aiur Iparragirre – Aday Pérez – Jugatz Berasategi VS Eiden Zudaire – Ibai Imaz (irabazleak)
- Benjaminak 2017
Xabat Santxez-Eñaut Oiarbide-Martin Mendizábal VS Enaitz Esnaola – Eder Sánchez (irabazleak)
- Benjaminak 2016
Xuban Barandiaran-Oier Urteaga (irabazleak) VS Irati Mayoral-Hodei Geresta
- Alebinak 1. urtea
Unai Barreros-Ibai Iparragirre (irabazleak) VS Patxi Etxabe-Irai Ziani
- Alebinak 2.urtea
Aimar Mendicoa-Oier Galparsoro (irabazleak)VS Jakes Urdangarin-Hur Lasa
- Infantilak
Ur Galartza-Inhar Elio (Aizkorpe) (irabazleak) VS Oier Altube – Joseba Ugarte (Aloña Mendi)
- Kadeteak neskak
June Zabala – Itsasne Lizarralde VS Itsaso Iparragirre – Izar Etxezarreta (irabazleak)













