Matematika Beasaingo kaleetara iritsi da
Leonardo da Vincik diseinatutako zubia edo kupula eraikitzea, ilusio optikoekin esperimentatzea eta beste hainbat erronka eta joko egiteko aukera egongo da. Jarduerak 13:30era arte izango dira, Beasaingo plazaren azpian.
Ilusio optikoekin jolasean herritar batzuk. Beasain mateplaza, Matematika kalean ekimena egiten ari dira Beasaingo plazaren azpian, 11:00etatik 13:30era bitartean. Adin guztietako herritarrei zuzenduta dago jarduera. Denera, hamabost jolas eta ekintza inguru egiteko aukera dago, matematika ardatz dutenak. Horien artean daude Leonardo Da Vincik diseinatutako zubia edo kupula eraikitzea, baita ilusio optikoak eta beste hainbat erronka eta joko ere. Lemniskataran Urtarrila, matematikaren bila zikloaren barruan kokatu da ekimen hau.













