Matxinbenta auzoa festa giroan dago
Herri-kirol saioa egin dute eguerdian. Aizkoran Mikel Larrañaga eta Unai Etxeberria aritu dira Igoin Pikabearen aurka, eta harri-jasotzen, berriz, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza lehiatu dira.
Udane Ostolaza, harri-jasotzaile oriotarra, mota askotako harriekin aritu da saioan. Santa Ageda festak ospatzen ari dira Beasaingo Matxinbenta auzoan, urtarrilaren 30etik otsailaren 1era bitartean, eta jarraipena izango dute otsailaren 5ean. Festetako lehen astebururako egitarau oparoa prestatu dute. Goizean, Beasaingo txistulariek auzoa esnatu dute, eta jarraian meza ospatu da. 12:30ean, herri kirolek hartu dute protagonismoa: aizkoran Mikel Larrañaga eta Unai Etxeberria aritu dira Igoin Pikabearen aurka, eta harri-jasotzen, berriz, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza lehiatu dira. Giroa alaitzeko, Itzeder eta Txibilter trikitilariek musika jarri dute.
Arratsaldean ere izango da zer ikusi. 17:00etan ardi motze erakustaldia egingo dute eta ondoren festetako otarraren zozketa.













