Majoriko kanpoko igerilekuan hobekuntza lanak egiten hasi dira
Bi fasetan banatu dituzte lanak, negurako zein uda osterako.
Martxan dira Majori kiroldegiko kanpoko igerilekua berritzeko lanak. Iragan astelehenean abiatu zituzten, atzemandako ur galera konpontzeko faseari hasiera emanda. Hain justu, bi fasetan banatuko dituzte lanak, eta hori konpondu beharko dute aurrenekoan. Bigarrena, berriz, igerilekua bere osotasunean berritzeko aprobetxatuko da, baina uda ostean emango zaio hasiera, irailetik aurrera, eta igerileku txikia zein handia elkartu, belardia handitu eta igerileku handiaren sakonera berdinduko dira. Lanketa hau iazko irailean hasitako azterketa teknikoaren ondorioa dela azpimarratu du Ordiziako Udalak, eta aurrerago, Majori barruko igerilekua eta aldagelak berritzea ere aurreikusten dute.













