Beasainpediaren edizio saio irekiak gaur hasiko dira
Aittu elkartearen Beasainpedia egitasmoko taldean editatzeko saio irekiak gaur hasiko dira. Asteazken eta ostegunetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. aittuherripedia@gmail.com helbidean, 672 868 147 zenbakian edo saiora azalduta eman daiteke izena. Norberak aukeratu dezake maiztasuna. Gaurko saioa Martina Maiz 3an izango da. Joan nahi duenak Whatsappez abisatu dezala eskatu dute.
Horrez gain, edukiak genero ikuspegitik Wikipedian editatzen ikasteko tailerra eskainiko da Jabetze Eskolaren barruan, Aittu Elkarteak gidatuta, Aranealden, otsailaren 2tik apirilaren 30era, astelehenetan (17:00-18:30) eta asteazkenetan (10:00-11:30).













