Goierriko Bola txapelketako kanporaketa, Seguran
Bolariak Zeraingo Antonio Alustiza bolatokian, pasa den urtarrilaren 24an. Tere Madinabeitia Goierriko 36. Bola txapelketaren baitako bigarren tiraldia jokatuko dute larunbatean Seguran. Tiraldiak goizez, 10:30ean hasita eta arratsaldez 16:30etik aurrera egingo dituzte. Txapelketari Zerainen eman zioten hasiera urtarrilean eta guztira 8 tiraldiz osatuko da. Finala Legazpin jokatuko dute maiatzaren 23an. Hirugarren kanporaketa Gabirian izango da otsailaren 21ean.













