‘Harrizko azala’ saioa familientzat, Igartubeitin
Igartubeiti baserri museoko interpretazio zentroa. Hitza Urrian, Sagardo Astearen baitan jarri zuten ikusgai Ezkioko Igartubeiti baserri museoan Euskadiko Arkitektura Institutuak sustatutako Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain izeneko erakusketa. Erakusketaren osagarri, bisita gidatua egin zuten urtarrilean Ibon Telleria komisarioarekin eta larunbat honetan, otsailak 7, Harrizko azala izenburupean familientzako saioa izango da 16:30ean hasita Igartubeitiko interpretazio zentroan.













