Igandean hasiko da Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketa
Igandean hasi eta Santa Ana jaien aurreko asteburuan amaituko da. Hamabi taldek eman dute izena.
Mokela taldekoak, iaz, finala irabazi berritan. Laida Goiburu Ordiziako kuadrillen arteko futbol11 txapelketa bueltan da aurtengoan ere, eta igandean hasiko da taldeen arteko lehia. Lehenengo faseko bi partida jokatuko dira Altamirako Anexoan, 14:30ean eta 16:30ean. Ohi bezala, Santa Ana jaien aurreko asteburuan emango zaio txapelketari bukaera, bi talde onenen arteko finala jokatuta.
Aurtengoan hamabi taldek eman dute izena eta bi ligaxkata sortu dituzte, horietako bakoitzean sei talde ezarrita: aurrenekoan, Gauss, Perla, Mokela, Samel, Dawer eta Kanker taldeak daude; eta, bigarrengoan, berriz, Pulkraus, Jabber, Txinku, Sewer, Jekar eta Kiwoka.
Iazko finala Gauss eta Mokelaren artean jokatu zen, eta bigarrena gailendu zen, 2-0 irabazita.













