Intxaurpeko kanporaketaren ondorengo afarirako izen-ematea
Otsailaren 11 baino lehen eman behar dute izena afarira joan nahi dutenek.
Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako Arriarango kanporaketa otsailaren 14an izango da, Intxaurpe elkartean, 16:30ean hasita. Izen-ematea 16:00etatik 16:30era izango da. 21:00etan afaria egingo dute, eta ondoren Iker Sukia eta Pello Urdangarin trikitilariek joko dute. Afarirako izena Intxaurpen eman behar da otsailaren 11 baino lehen. 25 euroko prezioa du.













