Sanjoanak antolatzen hasteko bilera, bihar
Zopa Pertza Segurako plazako balkoian, iazko San Joan jaietan. Josune Zarandona Oraindik hilabete batzuk geratzen diren arren, Segurako Udalak San Joan jaiak prestatzen hasteko lehendabiziko bilera deitu du biharko. Udaletxean egin dute hitzordua, 18:30ean. Herriko norbanako, kultur, kirol edo bestelako eragileak gonbidatu dituzten bileran parte hartzera.













