Aiara Garaialde, Espainiako txapeldun neguko triatloian
Reinosan jokatu zen txapelketa pasa den asteburuan.
Aiara Garaialde segurarra, Reinosako helmugan. Photo Sport Ciclismo Gonzalez Aiara Garaialde triatleta segurarrak garaipen garrantzitsua lortu du Reinosan (Kantabira, Espainia) jokatu den Triatlon Blanco proban Espainiako neguko triatloiko txapelketan garaipena lortuta. Transnatur Triatlon Europa taldeko kidea da Garaialde, eta 2:00:32ko denbora eginda lehendabiziko postuan amaitu zuen pasa den asteburuan burutu zen txapelketa. Guztira, Espainia osoko 160 kirolarik baino gehiagok hartu zuten parte proban.
Sei kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta beste sei kilometroko iraupen eskian ziren proba gainditzeko burutu beharreko kirol modalitateak. Segurarrak Irene Moro (Stadium Casablanca Mapei) izan zuen aurkari nagusia, baina azken metroetan —alde txikiarekin bada ere— garaipena eskuratzea lortu duen Garaialdek.












