Bele taldearen disko aurkezpena Legorretan
'Muturrez zerura' da Lide Hernandoren bakarkako proiektuaren lan berriaren izena.
Lide Hernando musikariaren bakarkako proiektua da Bele, eta Muturrez zerura azken lanaren aurkezpen kontzertua eskainiko du gaur iluntzean, 20:30ean, Herri Antzokian. Ordu erdi lehenago zabalduko dira ateak. Sarrera aurrez erosi ezin izan duenak ere izango du bertan eskuratzeko aukera, 13 euroan.












