Beñat Zubizarretaren debuterako autobusa Ataundik
Azkoitian egingo du debuta pilotari ataundarrak, otsailaren 21ean.
Bi urterako sinatu du Baikorekin.Baiko Otsailaren 21ean Beñat Zubizarreta pilotariak profesionaletako lehen partida jokatuko du Azkoitian eta lehen partida horretara joateko autobusa antolatu dute Ataundik.
Otsailaren 9an jarriko dituzte txartelak salgai udaletxean, otsailaren 13ra bitartean, 08:00etatik 14:00etara. Otsailaren 9an, 17:30etik 18:30era ere aukera izango da txartela erosteko. 5 euro balio du, eta txartelak erosterakoan dirua juxtu eramateko eskaria egin dute.
Bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilota enpresarekin 20 urteko Zubizarreta pilotari ataundarrak.












