Desobedientziaren aldarria
'Desobedienteak 18/98' antzezlana egingo du Tanttakak Beasaingo Usurbe antzokian. Omar Somai Lasa da antzezleetako bat.
'Desobedienteak 18/98' antzezlaneko eszena baten irudia. Hitza Antzerki Garaia zikloaren Beasaingo bigarren antzezlana gaur da Usurbe antzokian (20:30): Tanttaka Teatroaren Desobedienteak 18/98. Bere egunean Baltasar Garzon epaileak gizarte mugimenduen aurka zabaldutako makro-epaiketa gaitzat hartuta, desobedientzia zibilaren balioak aldarrikatzen ditu. Omar Somai Lasa da oholtzara igoko den antzezleetako bat.












